Euskal Irrati Telebista

Euskal Irrati Telebista
EiTB taldea Euskadiko lehenengo komunikazio-taldea da; lau telebista-kate eta bost irrati-instalazio ditu, eta egunero milioi bat herritar baino gehiago izaten ditu ikusle eta entzule. Hurbileko informazioa eta entretenimendua dira nagusi.
Más info


Canales de televisión

ETB1
Katearen helburu nagusiak dira informazioa eta euskal herritarren parte hartzea sustatzea eta euskal kultura eta euskara zabaltzea. Euskaraz emititzen dira programa guztiak, eta informazio-programez eta entretenimendu-programez gain, haurrentzako eta gazteentzako programak eta kirol-programak dira nagusi (pilota, saski-baloia, txirrindularitza…).
Más info

ETB2
Informazioa ematea da kate honen oinarria, eta, hala, egunero lau orduz baino gehiagoz emititzen ditu gaurkotasunari lotutako gaiak . Eguneroko albistegiak ez ezik, albistegi bereziak eta astekariak ere baditu, alorretan espezializatutakoak. Horrez gain, dibulgazio- eta entretenimendu-programak ere nabarmentzekoak dira. Programazioaren zati handi bat zinemak, ikuskizunek, lehiaketek, dokumentalek eta telesailek betetzen dute.
Más info

ETB3
Euskadiko hirugarren kate autonomikoak euskara hutsean eskaintzen du programazio osoa. Kultura eta musika dira eduki nagusiak, batez ere ume eta gazteei zuzenduta. Goizean, umeentzako saioak ematen dira. Arratsaldean eta gauean, berriz, gazteei begira diseinatutako programazioa.
Más info

ETB4
ETB4 reemplazó ETBK/Sat, canal nacido en 2011. El nuevo canal cuenta con una programación de series, películas y deportes.
Más info

Canal Vasco
Amerikara eta han bizi diren euskaldunengana zuzenduta dago kate hau. Gaztelaniaz emititzen du, eta euskara agertzen denean azpititulutan itzultzen da gaztelaniara. Programazioaren ardatzak hiru dira: albisteak, kirolak eta kultura-aisialdia. Egunero hiru albistegi ditu, eta gaurkotasuneko elkarrizketak eta eztabaidak ditu osagarri. Gainera, filmak, erreportajeak, turismorako eskaintzak eta ibilbideak, magazinak eta kontzertuak eskaintzen dira besteak beste.
Más info

Canales de radio

Euskadi Irratia
Euskadi Irratia 24 orduz euskaraz bizi nahi duen ororentzat egindako irratia da, horrelakorik eskaintzen duen irrati bakarra baita. «Euskadi Irratia, esan eta izan» da irratiaren leloa. Informazioa, askotariko iritziak, konpainia ona eta umorea eskaintzen ditu, eta mota guztietako musika. Egungo euskal gizartearen kezkei eta beharrei erantzuten die, gure sustraiak eta tradizioak ahaztu gabe.
Más info

Radio Euskadi
Radio Euskadin informazioa ematen da bereziki; zerbitzu publikoa da, gizarteari irekia eta, hurbil-hurbiletik, konpainia eskaintzen zaio entzuleari eguneko 24 orduetan, hainbat eduki ematen ditu-eta.
Más info

Radio Vitoria
Radio Vitorian, informazio politikoa eta ekonomikoa, kirolak, kultura, umorea, aisialdia eta Arabaren ezaugarri diren elementu guztiak dira ardatz nagusi.
Más info

Gaztea
Ongi etorri EiTBren irrati gaztera. Zu ere gaztea bazara, zatoz! Musika, umorea eta informazio interesgarria eskainiko dizugu. Egunez ez ezik, gauez ere musika nobedade guztiekin batera izango gara zurekin.
Más info

Eitb Musika
Musika eta kultura dira ardatz nagusiak, eta horrek egiten du bere programazioa beste irratietatik desberdin. Musikaz gainera, EiTB Irratiak konferentziak, eztabaidak, mahai-inguruak eta jaialdietako programazio bereziak eskaintzen ditu.
Más info

EiTB Euskal Kantak
La nueva radio a la que se puede acceder desde eitb.eus con una oferta única de música en euskera.
Más info
Últimas noticias
Más info
Carmen Amores, directora general de RTVCM, nueva presidenta de FORTA
La FORTA apoya la recuperación y reconstrucción de La Palma, tras la erupción del volcán
La 70 edición del Festival de Cine de San Sebastián acoge 22 producciones cinematográficas de FORTA
Últimos concursos
Más info