Zerbitzuak

Federazioaren estatutuetan ezarritako helburuen ildotik eta bere egitura eta baliabideei esker, Fortak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie kideei. Horretarako, sail hauek ditu:

Organoak (Idazkaritza nagusia eta Lege-aholkularitza)

Albistegien eta kirolen ekoizpena, eta sarea.

Kanpoko ekoizpenen kudeaketa eta formatu-aldaketa.

ORGANOAK

ORGANOAK ZENTROAren bidez kudeatzen du bere jarduera FORTAk, bai barnekoa, bai baliabideei eta langileei buruzkoa, bai lan-batzordeetako koordinazioa eta laguntza administratibo eta juridikoa. Hori guztia federazioko Batzar Nagusiak ikuskatzen du.

Federazioaren estatutuei jarraituz, eta kideen beharrak eta ikus-entzunezko egoeraren bilakaera kontuan hartuta, ORGANOAK ZENTROAk baliabideak egokitu eta FORTAren jarduera bideratzen du kideei errentagarrien zaizkien alorrak edo zerbitzuak eskaintzeko. Era berean, Fortako Batzar Nagusiak hartutako erabakiak betetzeaz arduratzen da eta federazioaren ordezkaria da presidenteak eta Batzar Nagusiek emandako ordezkaritzaz.

ALBISTEGIEN ETA KIROLEN EKOIZPENA, ETA SAREA

SAREA izeneko sailak bereziki egungo loturen zerbitzua kudeatzen du, bai alor teknikoan bai ekoizpenari dagokionez, eta ahalik eta modurik eraginkorrenean erabiltzen ditu, bai kideak elkarrekin lotzen dituen ikus-entzunezkoen garraio-sare iraunkorra, bai bestelako zirkuitu eta zerbitzuak. Hona hemen zerbitzu horietako batzuk: albisteak erostea eta saltzea, aurreikusi gabeko egoeretan erantzun azkarra eta egokia ematea eta elkarrekin ekoizteko gailuak prestatzea. Hori guztia albistegien eta kirolen sailetarako izaten dira.

KANPOKO EKOIZPENEN KUDEAKETA ETA FORMATU-ALDAKETAK

Sail honen funtzio nagusia da kanpoko ekoizpenak, FORTAko kideek egiten dituztenak, emititzeko eskubideak elkarrekin erosteko kudeaketa osoa egitea. Eta horretarako, beharrezko duten laguntza juridikoa, administratiboa eta teknikoa ematen die: kontratuak egin eta berrikusi, emititzeko lizentzien jarraipena egin, materialak kudeatu eta horien kopiak banatu, besteak beste. Horretarako, FORTAk, administrazio-baliabideez gain, laborategi tekniko bat du beharrezko ekipamendu guztiarekin. FORMATUEN ALDAKETA izenekoa. Hor, jasotzen diren materialen kalitatea teknikoki egiaztatu eta masterrak egiten dituzte; hau da, sail horretan kideek eskuratutako produktuak baldintza onenetan emititzeko lan egiten da.

Últimas noticias

Más info

Últimos concursos

Más info